Bonbereneako kontzerturako autobusa antolatu dugu!

2016/03/07 Autobusa

Pasa den larunbatean, Mariasun Landa sarietan egon ondoren, Oreretako Arkaitza tabernan hartu genuen pote bat. Bertan, hainbat pertsonek komentatu ziguten Bonbereneako kontzertura jon nahi dutela (12an), baina autoa hartzea ezerosoa dela, edo garraio publikoa ez dagoela…

Badaukagu konponbidea! Autobusa antolatu dugu. Honakoa da plana: sarrera + autobusa 16€ (8€ + 8€), 21:30an Zumardiko autobus geltokitik atera eta kontzertuaren ondoren bueltatu.

Dagoeneko hainbat pertsona apuntatu dira :D. Animatu eta pasatu Arkaitzatik izena ematera! Hala guk ere sarrerak lehenbailehen erreserbatuko ditugu.

Bonberon ikusiko dugu elkar!

, ,

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna