Durangoren biharamunean…

2015/12/09 Durangoko Azoka

Bost egun pasatu ditugu Durangoko Azokan, Landako gunetik ia irten gabe. Egun intentsoak, dudarik gabe: lagunen bisitak, gertuko eta urrutiko zaleen istorioak, eskaera bereziak, elkarrizketak, oso jende interesgarria ezagutzeko aukera… Plazer bat izan da, gainera, Zea Mays-eko kideekin elkarlanean aritzea.

Nekatuta, baina oso pozik gaude. Mila esker, benetan, gure stand-etik pasatu zineten guztiei, indarberritzeko ere balio izan baitigu azokak. Ostiralean, Gasteizen ikusiko dugu elkar. Zaindu!

, ,

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna